domingo, 13 de diciembre de 2009

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Gaurko zeregina bi bideoei buruzko iruzkina egitea da. Biak alfabetizazio digitalari burzkoak dira.

Lehenengo bideoa ingelesez dago. Nire ingelesa maila oso baxua denez, ez naiz ausartzn nire iritzia ematea nik ulertu dudana lehenago esan gabe. Bideo honetan, nire iritziz, esaten du nola txikitan hainbeste gauzekin amets egin dugula eta teknologia berriei esker lortu direla amets horiek. Hau egia da, baina bideoan ez da agertzen teknologia berrien garapenak sortu dituen arazoak; egia da espaziotik ibili izan direla, baina baita jada erabilgarriak ez diren hainbat satelite oraindik daudela hortik bueltaka (uste dut honi zabor espaziala deitzen zaiola). Hau da, bideoa ondo dago, baina soilik errealitatearen zati bat aurkezten du era labur batean.

Bigarren bideoa niretzako baliogarriagoa edota interesgarriagoa da. Honetan, Tiscar Lara Madrileko Carlos III unibertsitatearen irakasleari eginiko elkarrizketa agertzen da. Bertan, hainbat idei interesgarri azaltzen dira. Batetik, beraren ustez alfabetizazio digitala egin behar da, baina era kritiko batean. Hau da, ordenagailua nola erabiltzen den erakusteaz gain, erakutzi behar dela ere zer nahi dugunaren arabera informazioa bilatzen, dagoena interpretatzen, azken puntuan guk ere sortzeko eta gure iritzia edo jakintza elkarbanatzeko. Honetaz gain, hainbat duda ere plazaratzen ditu; nork eramaten du dirua teknologia berri honetatik, edota zerbitzuen arlotik. Beti norbaitek interez bat izan behar du eta ez dago ezer ez dohainik, ezta irabazirik gabe. Azken batean, berak dioen moduan, kultura teknologikoaren partaideak izan behar gara, baina era aktibo batean, gauzak aldatzeko edota moldatzeko helburuarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario