viernes, 13 de noviembre de 2009

BLOGA ETA HAUR HEZKUNTZA


Gaur egin beharreko zeregina bada irakasleak eman dizkigun hainbat helbideetan sartu eta han ikusten duguna kontuan hartuz, iruzkin bat egitea gai honi buruz (blogak eta haur hezkuntza). Lehenik eta behin, lau helbideetan ikus daitekeena komentatuko dut, nire iritzia emanez;

· Lehenengo helbidea: Blog hau gehien bat irakasleei zuzenduta dagoela uste dut. Izan ere, bertan Haur Hezkuntzarako interneten aurki daitezkeen baliabide bilduma osotu bat agertzen baitzaigu.
· Bigarren helbidea: Honetan, Alkartu eskolak egiten dituzten proiektuen informazioa agertzen zaigu. Hau ere beste zentruko irakasleentzat baliogarria izan daiteke. Hala ere, gurasoengan baita bertako ikasleengan pentsatuta egin dagoela dirudi.
·Hirugarren helbidea: Hau ere aurrekoa bezalakoa da, baina erderaz. Ekintza esanguratzuen bideoa, argazkiak edota azalpena ikus daiteke bertan.
·Laugarren helbidea: Azken hau ez dakit oso ondo nola azaldu. Bertan ikasleen, irakasleen eta zentruaren blogetara joateko aukera dago. Bestalde, irakasgai edota gai zehat batzuei buruzko informazioa ere agertzen da, baina Haur Hezkuntzako haur eta irakasleei zuzenduta dagoenik ez dut uste.

Hau guztia azaldu eta ikusi ostean, blogek Haur Hezkuntzan erabilera baduela esan daiteke. Alde batetik, gurasoek ikus dezaketelako zer egiten duten bere haurrek, baita ikasleek ohar daitezke zein garrantzitsua izan daiteke beraien lana beste haurrentzat. Baina blogen asuntoa, nire ustez, gehigarri moduan hartu behar da. Hau da, badaude guraso askok ez dakitenak ordenagailua erabiltzen, eta hauek ez dutela aukera gauza hauetaz disfrutatzeko. Hau dela eta, ondo legoke ere, guraso hauei aldizkari edo boletin bat ematea interneten zintzilikatuta dagoenarekin, guztiok aukera berdina izateko. Irakasleak izango garen ikuspuntutik ere, oso erabilgarria eta aberasgarria da besteen lana ezagutzeko aukera izatea, baita gure arloari buruz dauden interneteko material ezberdinak ezagutzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario