martes, 3 de noviembre de 2009

PROMETEUS: THE MEDIA REVOLUTION

Bideoa ikusi ostean, ondoko galderak planteatu dizkigu irakasleak. Saiatu naiz ahalik eta egokien erantzuten, beti nire ikuspuntutik. Aipatutako galderak hauexek dira;

1. Zein da bideoaren gaia?
Bideoaren gai nagusia IKT ak dira, nire ustez. Honekin batera, azaltzen digu ere teknologia berrien eboluzio azkarra. Bestalde, teknologia berrien gizarteaz ere hitz egiten digu, etorkizun batean eskura izango ditugun aukerak azaltzen baitizkigu, eta hauek gure eguneroko bizitzan izango duten eraginaz.Azken batean, harremanatuta dauden hainbat gai ikutzen ditu, era zuzen batean ez bada ere.

2. Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?

Nik bideoa ikusten nuen bitartean pena sentitu dut, hainbat gauza galduko direlako. Adibidez, egunero ez dugu zertan atera beharko kalera egunkaria erostera, interneten bidez irakur dezakegulako. Baina niretzako hau ez da kexkagarriena. Kexka handia sortzen didana zera da; gizakien arteko erlazionatzeko era aldatu egingo dela eta ordenagailuaren bidez komunikatuko garela guztiekin. Honek esan nahi du, azken batean gizartea ere aldatuko dela, talde moduan ikusita, funtzionamendua aldatuko delako.

3. Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?

Nire iritzia nahiko pesimista da. Ez zait gehiegi gustatzen bideoak planteatzen digun etorkizuna. Agian izan daiteke nire ezjakintasunagatik gai honetan, baina teknologiaren garapen apurrak gizartean izan duen eragina ikusita, ez da nire gustokoa. Nik etorkizuneko pertsonak ikusten ditut etxean sartuta, ordenagailuarekin 24 orduz konektatuta.

Hala ere, esatekoa da teknologiaren garapenak abantailak ekarriko dituela. Baina nik momentuz ez ditut era praktiko batean behar beharrezkoak diren gauzak ekarri dituela ikusi. Soilik beharrezkoak ez ziren zerbitzuak eman dizkigute, egun beharrezkoak direnak (beharrizan ezberdinak, alegia).

4. Eskolak zerbait egin dezake?

Bai, haurrak aldaketa hauetara prestatu. Azken batean, zerbitzuak zerbitzuak dira eta pertsonok erabakitzen dugu erabili edo ez, eta guk mugak jartzen dizkiogu gure eguneroko bizitzan (ahal dugun neurrian bai, behintzat. Honegatik haurrak hezitu behar ditugu, haiek izango direlako infomazioaren gizarteko partaideak.

5. Eta guk, zer egin dezakegu?

Moldatu egoera berrietara nahi dugun mugararte. Nik soilik gauza batzuk onartuko ditut (nire bizimoduan erabilgarrienak direnak edota abantailak dituenak), baina momentuan ditudan zerbitzuak aprobetzatuko ditut, eta tresna zaharkituak ahal dudan neurrian, ondo zaindu (nire logelako irratia, adibidez)

No hay comentarios:

Publicar un comentario