lunes, 2 de noviembre de 2009

informazioaren gizartea

Berandu izanda ere eta ordenagailuarekin hainbat arazo izan ostean, hemen kontatzen dizuet informazioaren gizarteari buruz interneten aurkitu ditudan hainbat gauza:




Lehenengo eta behin, informazioaren gizartearen definizioa topatzen saiatu naiz, eta informazioari buruzko idazki batean aurkitu dudan definizioa egokia dela diñot. Esaldia nahiz eta luzea izan, nik garrantzitsuena soilik jarriko dut; informazioaren gizartean guztiok sortu, kontsultatu, erabili eta elkarbanatu beharko genuke informazioa eta jakintza. hau definizioa baino ezaugarri bat dela uste dudanez, wikipediara jo dut beste zerbait aurkitzeko gogoekin, eta hauxe da irakurritakoa:

kontzeptu honek zeri egiten dion erreferentzia era unibertzal batean onartu ez, autore gehienak ados daude 1970. urtean gizartearen funtzionamendu eraren aldaketaren hasiera gertatu zela. aldaketaren funtza bada dirudun bihurtzen zuten sektorea aldatu egin zela industriatik zerbitzuetara.

Argitzekoa da ere, informazioaren gizartea ez dela soilik internetera mugatzen, nahiz eta internet pisu garrantzitsua izan.

Hau guztia jakinda nire iritzia plazaratzeko garaia heldu da. nik uste, informazioaren gizartean gaudela argi eta garbi dago eta argi dagoen beste gauza bat honek aldeko eta kontrako gauzak dituela. Egia da informazioa gero eta gehiago edukitzea ona dela iturria pertsonak berak aukeratzeko posibilitatea daukalako (bere beharren arabera, ideologiaren arabera....). Baina hainbeste informazioa edukitzea ere arriskutsua da, haur batek ikasi dezakeelako bonba bat egiten edota edozer gauza sisizteko aukera dauka. Azken batean, guk informazioa konpartitzearena ondo dago, baina ez dago inork kontrolatzeko esaten den guztiaren egitasuna.

Nire ondorioa eman aurretik, bideo hau ikustea gomendatzen dizuet, era labur batean azaltzen duelako informazioaren gizartea zer den,....eta ikusten den beste guztia zuek konprobatu!!



Nik ez dakit,baina dakidan bakarra zera da: gustatu hala ez, informazioaren gizartean gaudela eta egokitu behar garela gizartearen parte izaten jarraitu nahi badugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario